XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mundua egun auetan orren nastua, ain eroria ta ondatua ikusirik badirudi gaurko ondamen - negarr - nasteketa - guda - gose - izurrite - borroka - elkarr ezin ikusi ta lurr-ikarak adierazi nai dutela azken eguna oso urbil, txit gertu daukagula.

Entzun orain Jesus onaren itzak.

Ortze-lurrak aldakorrak dira; ez ordea nere esana .

Jaunaren itza ta esana ba ¿nola bete ez, Jaungoikoarena izan ezkero?.

Gizonak gaur diotena biarr ukatu egiten dute; aldakorrak bai dira; Jaunak diona berriz bete egiten da; Jaunaren esana Bera bezin iraunkorra da ta.

Guk bada, kristauak geranezkero, esan bearr degu: Jesus onaren esana egi utsa bai da, atsegin zait; eta gauza ta esan osasungarri bikañ-bikañak biotz-biotzean gorde egiten diran eran, nik ere Bere esan eta aginduak gordeko ditut.

Jaunaren itzak su dario; bere garr-txinparretan kiskaldu bearr gera beraz.

Tabor mendian Betiko Aitak esan izan zuen: Jesus au nere seme kutuna danezkero entzun zaiozute; ta bete Bere esanak.

Testimonia tua dilexi nimis, esaten zuen berriz Dabid erregek: Ori bera esan bearr degu kristauak ere.

Jaunaren esanak maite badituzu, egin eta aurrera.

Gure Jaunak azken egunaz gaurr esaten diguna egia dalako, ta beti prest egon bearr degula ere badakigun ezkero, egun ikaragarri arri kezkarik gabe begiratzeko, aztertu (examinatu) egin bearr degu gure burua; ta pekatu uts-utsa besterik ez gerala ezagutuaz gaizki bagabilz ondu gaitezen; Jaunak ori nai du ta.